2022ko Urtarrilaren 20a
Berriz ere zuekin harremanetan jartzen gara datorren urteko danborradako entseguetako egutegia azaltzeko. Entsegu kopurua murriztu dugu entsegu bakoitzean parte hartzaile kopurua handiagoa izateko intentzioarekin.
Entseguak hurrengo egun hauetan izango dira:
Urtarrilak 10, astelehena 20:00etan
Urtarrilak 12, asteazkena 20:00etan
Urtarrilak 14, ostirala 20:00etan
Urtarrilak 18, asteartea 20:00etan TXARANGAREKIN
Danborradan parte hartzeko kuota 20€koa izango da (danbor jantzia alokatua dutenentzat 30€) eta iaz bezalaxe, parte hartu nahi ez duenak baina plaza gordetzea nahi duenak, 20€ko kuota ordaindu beharko du besteak bezalaxe. URTE HONETAN BAKARRIK zuen plaza ezagun bati uzteko aukera izango duzue, parte hartzaile kopurua mantendu ahal izateko. Arren eskatzen dizuegu, danborradan gehiago irten nahi ez duenak abisa gaitzala ahalik eta azkarren, bere lekua besteren batek har dezan, gure danborradan sartu nahi duen jende asko dago eta
Besterik gabe, agur bero bat.