Historia
1998ko urtarrilaren 20an hasi zen.
Seme-alabek gaztetxoen danborradan Sarriegiren piezak jotzen parte har zezaten Alderdi-Eder alderantz bideratu ondoren hainbat gurasok kafetegi batean bildu ziren herrimin punttuarekin.
Hantxe sortuko zen helduen danborrada martxan jartzea piztuko zuen txispa.
Bilera neketsuak, hainbat kontaktu, koordinazio lan handia, oihalak, jostunak, danborrak, barrillak, makilak, banderak... mila zehaztapen lotu beharrekoak. Eta, batez ere, ilusioz betetako jendea Ikasbide Kultur Elkarteko danborradan 1999ko urtarrilaren 20an irten zen.
Aurreneko urtean hirurogeita hamar kide irten ziren, gerora urteetan errepikatu den ibilibide berdinari ekinez. Bide honetan Amara Berriko elkarte eta eskola gehienen aurrean jotzen dira piezak.
Ikasbide Ikastola izan zen eraikinera iristeko unea aipagarria izaten da oso: bertan Ikasbide K.E.ko danbor nagusiak gaztetxoen danborradan aritutako danbor nagusiari eskaintzen dio aginte makila, berak zuzendu dezan Donostiako Martxa.
Gaur egun, ehundik gora partaidek osatzen dugu jada egonkortutako danborrada zabala.
Danbor nagusiak: Javier Lodoso (1999-2014)
Adolfo Ezeiza (2015-2022)
Julen Sanchez (2023)
Jazkera
Helduen jazkera txikien danborradakoaren berbera da. La Vallière Fusileroen Erregimendu frantsesarenean oinarritua dago. Kasaka berdea da, galtzak zuriak dira eta polainak gorriak.
Barrilariek sukaldari jazkera zuri klasikoa daramate, perrexila eta guzti.
Urketariak kolore ezberdin ikusgarriz doaz: buruko zapia eta txanbra zuriak, xal koloretsua gona luzearekin bat eginez, eta oinetan abarkak daramatzatela.
Aipagarria, Labaien jaunaren ikerketak dioenez, Erregimendu haren banderak euskal ikurrinarekin zuen antzekotasuna.
Txaranga
Laguntzen digun musika banda hainbat kidez osatutako SASTAKAI taldea dugu. Hasiera-hasieratik dabiltza gurekin, pozarren, beti ere.
Sustapen-bideoa
ALDIZKARIAK