Euskara bidelagun, kultur munduan ari den elkartea gara. 1966an sortua, izen bereko ikastolak aurrera egin zezan. Honek 1994ean publifikatzerakoan bere bidea hartu zuen, eta ondoren hainbat euskal kultur arloren inguruan dabil: dantza, txistua, dultzaina, mendi irteerak, jaiak, olentzero, danborrada, etab. 300 bazkide inguru gara gaur egun.

 

Bilera egunak

Zuzendaritza-batzordea astelhenero biltzen da elkartean, 19:00 / 20:00 bitartean. Bazkide guztiak bertara litezke bileretan parte hartzera.

 

Nola hartu parte?

Eskaintzeko kultura proiekturik bazenu, elkartera hurbildu edo email bat bidali (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta Zuendaritza-batzordeko norbaitekin jarri zaitez harremanetan. Proiektuaren zirriborroa aurkeztu, eta batzordean bertan eztabaidatuko da. Zeurekin jarriko gara harremanetan, eta denon artean itxura eman eta berria zabalduko dugu.

 

Zer egin bazkide izan nahiko banu?

Elkartera hurbildu 18:30/21:00 bitartean edozein aste egunetan, edo Zuzendaritza-batzordeko norbaitekin harremanetan jarri zaitez. Azalpenak eta eskaera orria emango zaizkizu. Batzordeak eskaera aztertu eta dena delako erabakia emango zaizu.

 

Nola jarri gurekin harremanetan?

Gurekin harremanetan jartzeko bi aukera dituzu:

  1. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidean
  2. WEBgune honen edozein orrialdeko goiko ezkerreko aldean <<Kontaktua> dion tokian klikatuz.

Zuzendaritza-batzordea

Honako kargu hauek osatzen dute elkarteko Zuendaritza-batzordea:

  • Lehendakari: Galder Romo
  • Idazkaria: Josebe Amondarain
  • Diruzainak: Maite Usoz
  • Batzordekideak:  Birjinia Ansotegi, Nerea Alberdi, Urko Alvarez, Iñigo Astiria, Nagore Ipìñazar, Maider Jauregi, Javier Lodoso, Javier Garaialde, Arantza Mendikute, Iñaki Garzia, Jesus Artola, Rafa Gurrutxaga, Gari Etxeberria, Imanol Olaizola, Beñat Larrañaga eta Ohiane Zabaleta

 

Elkarte Estatutuak ekin (2022) Elkarte Estatutuak (2009) 1993 Estatutuak 1970-1979 Estatutu aldaketak 1966 Estatutuak

1994-eguntarietako IKE-a