HITANO IKASTAROA 2020

 Urriaren 13tik azaroaren 17ra hitano ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean. Hika hitz egiten ikasteko 9 orduko ikastaro praktikoa izango da, 6 saioetan.

+ INFO

 

----------------------------------------------------

 

Aizan eta Aizak elkarrekin dantzan

HIKA-IKASTAROA 2019


IKASBIDEN
* Hika hitz egiten ikasteko, oinarrizko 15 orduko ikastaroa.
* Euskaraz zuka dakien edozein pertsonarentzat.
* Hika ez dakien, zertxobait dakien edo toka (mutilari hika) bakarrik  egiten duen edonorentzat.
* Ikastaroa doan izango da
 
SAIOAK
* Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
* Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira jarduera ardatz.
* Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditz-formak erabiltzera joko dugu.
* Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona)   eta toka (mutilari egiten zaiona).
 
ORDUTEGI-EGUTEGIAK
* Lekua : IKASBIDE KULTUR ELKARTEA.
* Lehen saioa : Apririlaren 12a (Ostegunero)
* Azken saioa : Ekainaren 14a
* Saioak ordu eta erdikoak (1h 30min) izango dira.
* Arratseko 7etatik 8,30etara.
 

+ INFO

 
Ikastaroan esku hartzeko asmoa baduzu, bidali emaila helbide hautako batera :
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ikasbiden. Isabel II. Hirib. , 15 behera (arratsaldez 18:30-21:00etara)